XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), baina badakigu adimendunak ez zirela.

Dena dela, oro har entzefalizazio-prozedurak poliki-poliki garunaren funtzionamendua konplexuagoa izatea eragin zuela dioen hipotesiak egokia dirudi.

Paleoantropologiaren mirarietako bat, garezur fosiletako barne-moldeak berreraikitzea eta garunean kanpoen dagoen egitura aurkitzea da.

Garunak garezurrean egiten duen presioari esker lor daiteke hori, garezur barnean zirkunboluzio zerebralen marka ahulak uzten dituenez.

Ikerketa hauetan oinarrituz, australopitekoengan garuneko kanpo-geruzaren antolaketa hasia zela esan daiteke.

Atzeko hezur parietala edo ikusmen-estimuluak gainerako estimuluekin lotzeko area zabaltzen hasi zen, ondorioz gizarte-portaeran garapen handia izan zutelarik.

Berez garunaren garapen konplexua hankabiko izatearekin batera hasi zela uste da, hau da, orain dela hiruzpalau milioi urte.

Bestela esan, baliteke Lucyk bere garunean hazkunde koantitatibo eta koalitatibo horren lehen sintomak edukitzea; gero habilisen nabarmendu eta erectusarekin eztanda egingo zuena, alegia.

SUA ETA BIZILEKUA

Homo erectus espeziea bizi izan zeneko milioi urteko denboraldian, gaur egungo gizakia sortzeko urrats nagusi batzuk eman ziren.

Lehenik eta behin, esan dezagun fosiletako aztarnek diotenez (...).

Garezur fosil baten barneko moldea.

Molde horietan Broca-ren konkorra azter daiteke eta, ondorioz, aurrehistorian bizi izandako gizakume haiek hitz egiteko zeukaten gaitasuna.